Joxe Mari Agirretxe: bere zazpigarren maratoia da. Eskarmentu handiena duen kidea da.
|
Rebeka Garzes: hirugarren aldiz da maratoiko zortzikoteko kidea. Bere lehenengo edizioko ilusioa du. |
Manoli Zumeta: zortzikoteko kiderik zaharrena bada ere; energiaz eta ilusioz beterik dago. Ondokoek lana egin beharko dute bere erritmoa jarraitzeko.
|
Meltxor Artetxe: herritik kanpo bizi bada ere, gogoz hartu du parte-hartzearen gonbita. |
Jokin Ayerregarai: kiderik gazteena da, baina antzerkian eta dantzan eskarmentua duena. Ilusioz hartu du maratoia. |
Lorena Garcia: ilusio eta gogo handiarekin hartu du euskaldun berri honek maratoia. Neska bizi-bizia da, eta ez da geldirik denbora askoan egongo oholtzan. |
Agus Mujika: bera izan zen maratoiaren sortzailea.
Bi edizioetan kale egin eta gero, berriro ere zortzikotera itzuli da. |
Ilitz Olano: bere lehenengo maratoia da zortzikoteko kide bezala, baina antzerkian esperientzia du. Gogoz hartu du maratoia. |